OBB taldeak Espainiako Ohorezko Softball ligako txapelduna izan zuen aurrean joan den asteburuan. Orioko neskek ezin izan zuten CBS Rivas garaitu, eta madrildarrek tinko eutsi zioten euren garaipen-boladari. Txapelketaren azken zatia zen igandekoa, behin interliga burututa.
Lehenengo partida oso berdinduta hasi zen bi taldeentzako. Ez zen karrerarik sartu lauragarren sarrerara arte, orduan hautsi batzuten bisitariek markagailua non bisitariek markagailua, Home Run batekin. Seigarren sarreran beste puntu batekin handitu zuten desberdintasuna. Hala ere, oriotarrek erantzuna eman zieten eta hiru karrera bultzatu zituzten Uxua Modregoren Home Run-ari esker. Horrela, markagailuan aurreratu ziren, madrildarren azkeneko erasoaren faltan. Neurketa osoan zehar Igone Etxeberria jaurtitzailearen esfortzua handia izan bazen ere, orioko taldeak ezin izan zuen Rivaseko erasoarekin, eta 3-4 burutu zen lehen partida.
Bigarren norgehiagoka antzera hasi zen. Rivaseko taldeak karrerak sartu zituen gutxinaka-gutxinaka, eta orioko neskek sarrera bat sartu zuten, 1-2. Zoritxarrez, ezin izan zuten partid irabazi eta 1-4eko emaitzarekin itxi zen. Carla Novellak erasoan zein defentsan eginiko lana aipagarria egin zuen. Datorren asteburuan Valentzian izango da OBB, CBS Antorcha taldearen aurka jokatzeko.