Castellers de Vilafranca taldearen emanaldia, 11:30ean. 2018ko uztailaren 14an Orion egin zuten bederatzi pisuko giza dorrea gogora ekarriko dute bertan, "Euskal Herrian egindako lehena". Udaletxeko horman plaka jarriko dute. Berriz ere bederatzi pisuko dorrea egiten saiatuko omen dira.