Orio Arraunketa Elkarteak parte hartuko du Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 14a, 14:43

Ekainaren 18an Legutioko Josetxo Fernandez Bakeriza estropada-eremuan izango da kirol-neurketa, 09:00etan hasita. Maila guztietako arraunlariek hartuko dute parte.

Orioko arraun elkarteak 2022ko Euskadiko Aulki Mugikor Txapelketa jokatuko du datorren larunbatean, hilak 18. 09:00etatik aurrera, Legutioko (Araba) Josetxo Fernandez Bakeriza estropada-eremuan arituko dira kategoria guztietako arraunlariak, hala nola, haurrak, kadeteak, gazteak, absolutuak, arraun egokitua zein beteranoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide