Enaitz Olidenek Elgoibarko Uztarri Motzeko Trinitateetako II. saria irabazi du

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 14a, 12:50

Enaitz eta Aratz Oliden, Elgoibarko idi-proban. Argazkia: Iñaki Oliden.

Ekainaren 11 eta 13 artean jokatutako idi-proben bigarren jardunaldian neurtu ziren Enaitz Oliden eta Aratz Oliden anaiak. Lehendabizikoaren idiak 41 plaza egin zituen 1.100 kiloko harriarekin. Bigarrenak, aldiz, 38 plaza.  Enaitz Olidenek 1.000 euro, mantak eta txapela eraman ditu etxera garaikurtzat. Aratz Olidenek, aldiz, 900 euro.

Enaitz Oliden oriotarra garaile izan da ekainaren 13an Elgoibarko Uztarri Motzeko Trinitateetako II. Sarian. Bere idi pareak 41 plaza egin zituen 1.100 kiloko harria eta beste 7,5 kiloko gainkarga zeramatzala. Aratz Oliden anaiak bigarren postua irabazi du idi-proba berean, 38 plazako markarekin.

Oriotarrak Jesus M. Garaiarrekin neurtu ziren astelehenean. Bertan eskuratutako markari esker, Enaitz Olidenek 1.000 euroko ordainsaria, mantak eta txapela irabazi ditu. Bigarren emaitza onenagatik, Aratz Olidenek 900 euro jaso ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide