Danbolin Musika Eskolak matrikulazio-epea irekiko du ekainaren 20an

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 14a, 09:46

Hiru epetan banatuko da izen-ematea. Lehenena, ekainaren 20tik 21era bitartean. Bigarrena, ekainaren 22tik uztailaren 1era. Azkena, berriz, irailaren 1etik 7ra. Irailaren 12an hasiko da ikasturte musikala, lehen, bigarren zein hirugarren mailako ikasleentzat.

2022-2023 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalduko du Danbolin Musika Eskolak datorren astelehenean, ekainak 20. Hortik aurrera, hiru epetan banatuko da izen-ematea:

  • Ekainaren 20 eta 21ean: 2021-2022 ikasturtean Danbolin Musika Eskolan matrikulatuta egon direnentzat bakarrik.
  • Ekainaren 22tik uztailaren 1era: iazko ikasleek zein berriek eman dezakete izena.
  • Irailaren 1etik 7ra: gaur egungo ikasleentzat zein berrientzat.
Ikasketak

Irailaren 12an abiatuko den ikasturteak ondoko ikasketak izango ditu:

  • 1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak): Musika eta mugimendua.
  • 2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera):
    • Musika mintzaira (2. maila).
    • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa. Bestalde, euskal dantzako eskolak ere badaude.
Informazio gehiago

Instrumentu guztiok ikasteko plaza libreak geratzen dira oraindik. Musika eskolari buruzko informazio zehatzagoa, www.orio.eus/udala/udal-departamentuak/musika-eskola helbidean eskuragai.

Izen-ematea eta informazioa

Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, Danbolin Musika Eskolan bertan (Iturbide kalea, 18.), 943 833 727 telefonora deituta nahiz  danbolinme@gmail.com eposta helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide