Pinturarekin Jolasean tailerra antolatu du Ostargik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 13a, 15:18

Ekainaren 22tik 28ra bitartean egingo dute, egunean bi orduz. Hala, bi txanda antolatu dituzte, bat goizean eta bestea arratsaldean.

Ostargi elkarteak 6-12 urte bitarteko haurrentzat pintura tailerra antolatu du ekainaren amaierarako. Ekainaren 22, 23, 24, 27 eta 28an bi orduko saioak egingo dituzte. Elkarteko kideek azaldu dute bi txanda antolatu dituztela, bata goizez eta bestea arratsaldez. "Modu horretan goizetan zereginen bat dutenak arratsaldez etor daitezke, edo alderantziz". Tailerra 30 euro kostako da eta parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete hilaren 15a, asteazkena, baino lehen ostargi123@hotmail.com helbidera idatzita edo 699-20 44 94 telefono zenbakira deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide