Gozategik iragarri berri duenez, aurki Etxeluze gaztetxean emango dute zuzenekoa. Aurreneko aldia izango da, gainera, talde beteranoarentzat. Hala, bi urteurren berezik bat egingo dute: izan ere, Gaztetxea 12. urteurrena ari da ospatzen; musika taldea, berriz, 30. urteurrena.
Kontzertua ekainaren 30ean izango da 22:30etik aurrera, eta ondoren Iker Gurruk DJ lanak egingo ditu. Sarrerak gaur bertan jarri dituzte salgai Kolon Txikin, Kutixin eta Gabonen, 12 eurotan.