Etxeluze gaztetxeak Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana eskainiko du datorren asteko ostegunean, hilak 16, 19:30ean. Maite Aizpurua Olaizola da antzezlea, eta lan hori laburbiltzeko, esan daiteke "desgaitasunaren kontzeptua lehen pertsonan eta gorputzetik lehertzeko-hausnartzeko beharrari erantzuten dion sorkuntza ikerketa luzearen emaitza" dela.
Gaztetxeko arduradunen hitzetan, berriz, "martxotik hona antolatu diren hausnarketa ekitaldiei amaiera ematera datorren obra" da antzezlan hori, eta "Aizpuruak aniztasun funtzionalaren inguruko hausnarketa bat egitera gonbidatuko gaitu ikusleok".