Karmen Mendieta margolari donostiarrak Itsasoari begira erakusketa irekiko du Orioko Kultur Etxean ekainaren 13tik 24ra. Itsasoarekin zerikusia duten elementuak bildu ditu Mendietak, akuarela teknika erabiliz; guztira 25 lan inguru. Sarrera doakoa izango da.
Olioekin margotzen hasi bazen ere, azken aldian akuarelen teknikan sakondu du artistak. Itsasontziak izan ditu oinarri azken lanak sortzeko orduan, eta Orioko, Lekeitioko, Pasaiako eta Hondarribiko hainbat txoko eta ontzia erakusten ditu bere lanetan.