Gaur, 19:00etan, Robert Pkemboi eta Matthew Kiptanui mendi korrikalari kenyarrak Orio Arraun Elkartearen entrenamendu saioan izango dira. Zegama-Aizkorri maratoiaren aitzakian iritsi ziren Euskal Herrira, eta igandean Tolosan jokatuko den T3T-Maratoian ere parte hartuko dute. Matthew Kiptanuiren alabak ikasten duen Peromo Academyrako ere diru bilketa bat abiatu dute antolatzaileek, eta bertan hainbat kirolarik eskainitako materiala ere zozkatuko dute.