Ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Danbolin Musika Eskolako ikasleek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 8a, 11:35

Emanaldiak ekainaren 13tik 16ra bitartean izango dira kultur etxean. Gainera, azken egunean, dantza ikasleek erakustaldia eskainiko dute Herriko Plazan.

Danbolin Musika Eskolak jakinarazi du ekainaren 13tik 16ra, astelehenetik ostegunera,  ikasturte amaierako kontzertuak emango dituzte ikasleek. Hala, urte osoan ikasitakoa erakusteko aukera izango dute kultur etxeko emanaldietan, eta hilaren 16an, ostegunean, Herriko Plazan egingo duten dantza ekitaldiarekin itxiko dute egitaraua..

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 13, astelehena

  • 17:00etan eta 18:30ean, instrumentuen kontzertuak kultur etxean.

Ekainak 14, asteartea

  • 17:00etan ikasle gazteenen kontzertu pedagogikoa eta diploma-banaketa, eta 18:30ean instrumentuko ikasle helduen kontzertua eta diploma-banaketa.

Ekainak 15, asteazkena

  • 17:00etan eta 18:30ean, instrumentuen kontzertuak kultur etxean.

Ekainak 16, osteguna

  • 17:00etan dantza-ekitaldia Herriko Plazan.
  • 18:30ean instrumentuen kontzertua kultur etxean.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide