San Nikolas kalea berrurbanizatzeko lanak martxan dira, eta atzotik itxita dago Endaia plazako sarbidea. Beraz, Herriko Plazako pasabidea erabili beharko dute auzotarrek eta postetxera, ZASS ile-apaindegira eta San Juan Elizpe elkartera doazen herritarrek.
Maiatzaren 20an hasi zituzten San Nikolas kaleko lurpeko azpiegiturak berritzeko eta ur zikinak eta euri-urak banatzeko lanak eta, orain arte pasabidea zabalik izan den arren, lanen zailtasunak eraginda, Endaia plazako sarbidea itxita izango da aste osoan zehar. Dena dela, pasabidea datorren astean zabaltzea aurreikusten du Udalak.