Orioko Futbol Taldeko infantil neskak ligako txapeldun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 7a, 11:29

Infantil mailako neskak garaipena ospatzen. (Bittor Andres)

Igandean partida berdindua jokatu zuten Tolosaren aurka eta 3-1 emaitzarekin nagusitu ziren oriotarrak.

Orioko Futbol Taldeko infantil mailako neskek denboraldi bikaina egin dute aurten, eta liga irabaztea lortu dute. Igandean, esaterako, partida jokatu zuten Hernanin, Tolosaren aurka, eta 3-1 emaitzarekin irabazi zuen norgehiagoka, oso berdindua izan zen partidan tolosarrei aurre hartuta. Oro har, lan ederra egin dute denboraldi osoan zehar neskek, eta partida guztiak irabazi dituzte, bakarra izan ezik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide