Asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte San Joan bezperarako entseguak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 6a, 09:59

Sorgin txikiek kalejira egingo dute San Joan bezperan herrian barrena.

Ohiturari jarraituz, San Joan bezperan, iluntzean, sorgin txikiek zeharkatuko dute herria kalejiran eta, ondoren, dantza egingo dute suaren bueltan. Hala, Harribil dantza taldeak entseguak antolatu ditu kalejiran parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoentzat. Astearte eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 20:00etara, Harribil dantza taldearen lokalean. Oraindik izena eman ez dutenak, bertaratzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide