Gaur, aurre denboraldiko estropada jokatu da Lekeition eta Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen ontzi nagusiak bandera irabaztea lortu du, Hondarribia baino hiru segundo hamarren azkarragoa izanda. Emakumezkoei, bestalde, hiru segundo-hamarrengatik ihes egin die banderak. Izan ere, Arraun Lagunak taldeak 10:48,12 denboran bukatu du estropada eta oriotarrek, berriz, 10:48,43 denboran.