Ohartzerako heldu da ekaina ere KARKARAren erreakziora, eta gaur atera da kalera aldizkariaren 440. zenbakia. Oraingo honetan zahartze aktiboa da gai nagusia, eta erreportaje zabalean, herriko edadekoek argi erakutsi dute eguneroko ahaleginarekin sasoiari eusten diotela. Bejondeizuela!
Horrez gain, Balearen Festak aurten marka laga duela eta, argazki bilduma ederra plazaratu dugu Iban Egigurenen argazkiekin, ospakizuna gogoan izateko. Bestalde, Euskaraldiaren hirugarren edizioa egingo dela aprobetxatuz, Miriam Garcia egitasmoaren koordinatzailearekin egon da KARKARA, aurtengo berritasunen berri eman dezan. Aipatutakoaz gain, ohiko kolaboratzaileen testuak eta askoz gehiago, aldizkariaren zenbaki berrian.