Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako LH 5. eta 6. mailako ikasleak bertsolaritza lantzen aritu dira Iñaki Gurrutxaga oriotarrarekin, Bertsozale Elkarteak eskaintzen dituen bertsolaritza saioetan. Hala, ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko aukera izan dute bertsolari gazteek ikasturte amaierako bertso saioetan.