Traineru estropaden denboraldia abiatzear da eta aurrerapen gisa igandean Lekeitioko estropadak jokatuko dituzte herriko traineru nagusiek: emakumezkoen XI. Lekeitioko ikurriña eta gizonezkoen XLIII. Lekeitioko Ikurriña. Aurre denboraldiko probak izango dira, baina balioko dute ekainaren 12an Hondarribian jokatuko duten Gipuzkoako Traineru Txapelketari begira nesken zein mutilen trainerua nola dauden ikusteko. Izan ere, lurraldeko txapelketa liga hasi baino lehen jokatuko dute iaz bezala, eta hori izango da denboraldiko lehen txapelketa ofiziala.