Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin elkarlanean, Orioren irisgarritasun-plan berria lantzen ari da udala. Herritarren ekarpenak jasotzeko, bilera irekiak egiten ari da azken hiletan, eta ekainaren 9an, ostegunarekin, egingo du hirugarrena eta azkena, udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:00etan hasita. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federaziotik Iñigo Iturbe eta Alicia Figueroa izango dira hitzorduan, gidari-lanetan.
Bilerara asistentzia konfirmatzeko edo zalantzak argitzeko 635 75 13 39 telefonora whatsappa bidaltzeko eskatu dute.