Esku pilota partidak izango dira gaur arratsaldean

Iñigo Gaiton 2022ko eka. 3a, 14:39

Alebinen eta infantilen partidez gozatzeko aukera izango da frontoian gaur arratsaldean, 19:30ean hasita.

Orioko Pilota Elkarteak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean pilota partidak izango dira frontoian. 19:30ean hasita, alebinen txanda izango da aurrena. Orioko bi bikotek jardungo dute elkarren aurka; Goikoetxeak eta Urrestillak, Loidi eta Anton izango dituzte aurkari.

Infantilen kasuan, oriotarrek osatutako bikoteak (Miner-Sukia) azpeitiarren kontra jokatu du pilotan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide