Oihana Alkortaren 'Airean idazten dizkizut' abestia Euskal Karaokeen bilduman sartu dute

IƱigo Gaiton 2022ko eka. 3a, 12:00

Gabi De la Mazak euskal kantuen bilduma oparoa du Youtuben, eta bere bideoak karaokeak egiteko egokiak direnez, bisita asko izaten dituzte. Bada, atzotik, entzungai dago De la Mazaren kanalean Ohiana Alkortaren Airean idazten dizkizut abesti zoragarria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide