Zabalik dago Gazte Abenturetan izena emateko epea

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 2a, 15:02

2019ko Gazte Abenturak. (Instagram: Txurrumuski)

Plazak mugatuak direnez, izena ematen dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dituzte parte-hartzaileak.

Txurrumuskik Gazte Abenturak antolatu ditu abuztuko lehen hamabostaldirako (abuztuaren 1etik 12ra bitartean). Bertan LH3 eta LH6 bitarteko ikasleek ekimen eta jarduera desberdin ugari egingo dituzte: jolasak, irteerak eta egun-pasak, tartean Hernaniko igerilekuetara, Irrisarri Land-era eta Santa Clara irlara, besteak beste. Hamabostaldiaren amaieran gainera, hiru eguneko egonaldia egingo dute.
 
Aisialdi elkartetik jakinarazi dute plazak mugatuak direnez, izena ematen dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dituztela parte-hartzaileak. Banaka, binaka edo hirunaka eman daiteke izena ekainaren 6a bitartean, eta horretarako izen-emate formularioa bete beharko da. Zozketan Gazte Abenturetan parte hartzea tokatzen zaienek ekainaren 7tik 10era egin beharko dute ordainketa; 105 euroko prezia izango du hamabostaldiak.
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide