Udalak kontainer bat jarri du Endaia plazako karga-deskarga eremuan, obren hondakinak biltzeko. Hori dela eta, inguruko establezimenduetara jeneroa eramaten dutenek udaletxe ondoko eremua erabili beharko dute zamalanetarako, moilan dagoena. Eremu hori astelehenetik igandera egongo da erabilgarri 24 orduz, eta, horregatik, galarazita dago han aparkatzea.