Bihar hasiko dituzte San Nikolas kalea berrurbanizatzeko lanak

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 19a, 09:30

Lanen bitartez, lurpeko azpiegiturak berritzeko eta ur zikinak eta euri urak banatzeko asmoa du udalak.

Bihar, ostirala, hasiko dituzte San Nikolas kaleko obrak. Lurpeko azpiegiturak berritu eta uri zikinak eta euri urak banatzeaz gain, kale horretako etxeetako atarien eta saltokien irisgarritasuna ere hobetu nahi du Orioko Udalak.

Eusko Jaurlaritzaren Itsaspen programak emandako 70.000 eurorekin egingo ditu lanak udalak, eta Urbycolan enpresak izango du obren ardura. Uztailaren amaierarako bukatzea aurreikusten dute. "Bizilagunei eta saltokiei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko neurriak hartuko ditu Udalak, baina, ezinbestean, zarata, hautsa eta traba puntualak suertatuko dira datozen asteetan. Barkatu eragozpenak", azaldu du udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide