Orioko Udalak murriztu egin nahi du udaleko langileen behin behinekotasun tasa, eta apirileko ohiko bilkuran aho batez eman zioten onarpena udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programari. Hain zuzen ere, gaur argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean udalak lehiaketa publikora aterako dituen lanpostuen zerrenda. Lanpostuen oinarriak urte amaierarako argitaratzea aurreikusten du Orioko Udalak.