Balearen Eguna pasatu orduko, herrian ospatuko diren hurrengo festei begira jarri da udala, eta sanpedroak izango dira horiek, ekainaren 27tik 29ra. Egun horietarako egitaraua antolatzeko lehen bilera bihar egingo dute, 19:30ean hasita, kultur etxean. Saio irekia izango dela jakinarazi du udalak, eta gaian interesa duten herritarrei eta eragileetako ordezkariei azaltzeko deiai egin die.