Tomatearen inguruko tailerra egingo da baratze parkean datorren astean

Iñigo Gaiton 2022ko api. 20a, 16:00

Astelehenean egingo den ikastaroa irekia da herritar guztientzat. Tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da eskura egun berean.

Datorren astelehenean, tomate landaketari buruzko tailerra emango dute Orioko baratze parkean. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak (landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...) azalduko dituzte Ekoguneko kideek 18:00etatik 19:30era bitartean.

Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da han egun berean, baratzeko gai orokorretan, plantel eta hazi ekologikoen inguruan etab. aholkularitza eskaintzeko.

Antolatzaileek nabarmendu dute saioa irekia dela interesa duen herritar ororentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide