Bihotzetik Elkarrekin Eraiki egitasmoaren baitan, Doluaren prozesu naturala hitzaldia emango du Izaskun Andonegik gaur arratsaldean. Andonegi zainketa aringarrietan erizaina da, dolu eta trauma psikoterapeuta eta Bidegin elkartearen sortzailea. Saioa kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:30ean hasita, eta doakoa izango den arren, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda joatea. Horretarako, 656 748 391 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.