Yoga saioa, martxoak 8ko ekintzei jarraipena emateko

Elena Marguello 2022ko mar. 13a, 16:00

Yoga saioarekin eman diote hasiera Xaltxerek Zapaltzen gaituen sistemari sua lelopean antolatutako egunari.

10:30ean eman diote hasiera martxoaren 8aren bueltan antolatutako egitarauari, eguraldia lagun zutela. Zapaltzen gaituen sistemari sua lelopean, herriko plazan eman diote hasiera egunari yoga saioarekin hainbat emakumek. Berez, zunba saioa egitekoak ziren, baina azken orduko aldaketa bat dela eta, yoga saioa egin dute. 

Poteo feminista eta emakumeen* bazkaria ere egin dituzte eguerdi partean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide