Txurrumuskiko begiraleen laguntzarekin, herriko ume eta gaztetxoek parte hartu zuten aurreneko ekintzetan, plazan, aterpean; besteak beste, Korrikako pankarta bat alaitu zuten beren marrazki, kolore eta izenekin.
Triki-poteoa ere egin zuten arratsaldeak aurrera egin ahala, iluntzen hasi ondoren.
Tartean, Korrikako materiala erosteko aukera izan zuten herritarrek. Elastikoak, jertseak, pin-ak nahiz txapelak... Askotariko materiala prestatu dute aurtengo egitasmorako, eta Internetez ere bada erosteko aukera.