Euskara maila hobetzeko eskolak hartzen ari dira herriko bi ikastetxeetako haurrak

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 23a, 11:17

Etxean euskara jaso ez duten eta euskara maila hobetzeko premia duten 42 gaztetxo ari dira eskola horiek hartzen. Otsailaren 7an hasi zituzten saioak, eta maiatzaren 31ra arte jarraituko dute.

Udalaren ekimenez eta AEKren laguntzaz, errefortzu eskolak hartuko dituzte eskolako eta ikastolako 42 ikaslek; etxean euskara jaso ez duten eta euskara maila hobetzeko premia duten gaztetxoak dira. Otsailaren 7an hasi zituzten saioak, eta maiatzaren 31ra arte jarraituko dute.

Udalak urtetan antolatu ditu errefortzu eskolak udan, baina iaz ikasturtearen barruan ere eskaintzen hasi zen, ikastetxeetatik egindako eskariari erantzunez. Sei laguneko zazpi taldetan banatuta, astean bitan elkartzen dira LH3 mailatik DBH4ra arteko ikasleak, eguerdian zein arratsaldez. Orioko AEKn eta Zaragueta eskolan egiten dituzte errefortzu saioak, eta asistentzia zein parte hartzea oso positiboki baloratu dituzte arduradunek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide