Mezu polit hau bidali digu Gorka Martinez de Ilarduiak Aguraindik:
"Aguraingo mutil bat naiz, arabarra. Nire senide batzuk Orion bizi dira, eta haien etxera joaten naizen bakoitzean, beti irakurtzen dut zuen aldizkaria. Koronabirusa dela-eta, zaila egin zaigu Oriora nahi beste joatea azkenaldian. Hala ere, han izan naizen bakoitzean, senideek beti izaten dituzte prest KARKARA aldizkari batzuk, nik etxera ekartzeko. Laburbilduz, mezu hau aprobetxatu nahi dut aldizkarian egiten duzuen lanagatik eskerrak emateko.
Azken hilabete hauetan, eskulan asko egin ditut denbora-pasa modura, eta nola ez, Orio beti buruan dudanez, hauxe atera zait. Espero dut argazkia gustukoa izatea. Gora Orio, eta gora Agurain!".
Eskerrik asko zuri, Gorka, eta nahi duzunera arte!