Jendeari spoiler-ik egin gabe, zer kontatzen du komikiak?
XABIER ETXEBERRIA: Liverpoolen dago girotuta komikia, 1970eko hamarkadan; IRA indarrean zegoenean. Bi elementurekin osatu dugu istorioa. Alde batetik, trama beltz bat dauka, krimenezko trama bat. Hilketa bat dago eta istorioko protagonista hori ikertzen hasten da. Beste alde batetik, gazte horrek dauka ahalmen bat. Begi bat hautsita dauka, baina, horri esker, ukitzen dituen gauzen iragana ikus dezake. Beraz, oso trama britaniarra da, baina elementu fantastikoekin.
Nolatan joan zarete istorioan Liverpooleraino?
MARTIN ETXEBERRIA: Badugu lotura txiki bat Liverpoolekin. Bertakoa den lagun bat dugu, Euskal Herrian bizi izan zena, eta Xabi bera ere Irlandan egon zen urtebetez. Orduan, nahasketa bat da, errealitate historikoa eta fikzioa uztartzen dituena.
Scout Comics argitaletxearekin argitaratu duzue. Zergatik salto hori merkatu anglosaxoiera?
M.E.: Xabiren erruz, lo dagoenean ere ez baitaki lasai egoten [barrez]. Aurretik ere emana genuen pausoa Buyan komikiarekin. Xabik galdetu zidan: «Eta beste hizkuntza batean kaleratuko bagenu?», eta argitaletxe frantses eta amerikarrekin kontaktuan jarri eta baiezkoa eman ziguten. Broken eye-rekin, beraz, zabalik genuen bidea, eta pentsatu genuen, primeran irits ziezaiokeela kontatzen dugun istorioa publiko amerikarrari.
Jarraitu hemen irakurtzen.