Gaur arratsaldean egingo dute Korrika antolatzeko lehen bilera

Karkara 2022ko urt. 24a, 13:09

Apirilaren 8an pasako da Korrika Oriotik, eta antolatzaileak hasi dira dagoeneko prestaketa lanetan. Gaur arratsalderako bilera irekia deitu dute 19:00etan kultur etxean, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "euskararen lasterketaren antolaketan" lagundu dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide