Ahalduntze Eskolak prestatu du martxora arteko programazioa, eta tartean, hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hitzaldia antolatu du asteazkenerako. Saio hori antolatzeari dagokionez, antolatzaileek esan dute "noka ikasi, ikusarazi eta bultzatzeko" gero eta ekintza gehiago daudela, baina fenomeno horrek galdera batzuk sortu dizkiela: "Nortzuk ari gaitun noka? Zerk bultzatuta? Non, zertan eta nola jarduten dinagu?".
Galdera horiei erantzuten saiatuko dira antolatu duten hitzaldian. "Hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hausnarketa egiten saiatuko gara ikuspegi feminista eta kokatu batetik". Garazi Eizagirrek emango du hitzaldia, Kultur Etxeko areto nagusian, 18:30ean hasita.
Bertaratu nahi dutenek, hemen dute izena emateko aukera, edukiera mugatua delako.