Udalak hirugarren bilera egingo du kirol eragileekin, euskara-planaren harira

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 8a, 09:00

Urtarrilaren 11n izango da batzarra, 18:30ean Salatxo aretoan.

Udalak aurrera jarraitzen du euskara-planaren lanketarekin. Herriko kirol-eragileekin sortu dute lantaldea dagoeneko, eta urrian eta azaroan bilera bana egin zuten. Datorren astean, berriro izango dute hitzordua. Salatxo aretoan izango da, urtarrilaren 11n, asteartearekin, 18:30ean hasita.

Herriko kirol-eragileetako ordezkariek udalaren gonbidapen zuzena jaso dute, baina batzarra irekia da interesa duen ororentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide