Orioko Udalak panel informatiboa jarri du Txanka-Hondartza bidean, herriko sarreran, autobidetik herrira aldapan behera doazen ibilgailuek jakin dezaten zer abiaduratan doazen. Izan ere, orduko 30 kilometroko abiadura muga dago kale horretan.
Radarra informatiboa da, ez du isunik jarriko. "Ibilgailuak, askotan, oso martxa handian sartzen dira kale horretan eta, ondorioz, arrisku egoerak sortzen dira, kalea inguru urbanoan dagoelako: etxeetan jendea bizi da eta oinezko ugari ibiltzen da joan-etorrian. Arrisku egoera horiek ahal den neurrian gutxitu nahi ditu udalak, radarra jarrita", azaldu du udalak.