Atzo, ostegunarekin, semaforo berria jarri zuen udalak Antxiola eta Aita Lertxundi kaleena arteko bidegurutzean. Ohar bidez plazaratu dutenez, "udaltzainek antzemandako segurtasun-arazoei konponbidea ematera dator aldaketa". Izan ere, ikusi ahal izan dutenez, "Antxiola kaletik N-634 errepidera ateratzerakoan, herri aldera, ibilgailuek kontrako norabidea inbaditzen dute eta arriskua sortzen da".
Arrisku hori ekiditea helburu hartuta jarri dute semaforoa, Goiko Kale aldetik jaisten diren autoek maniobra arazorik gabe egin dezaten.