Osoko bilkura egin zuen Euskaltzaindiak joan den ostiralean Iruñean, eta bertan hemeretzi urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu zituen. Tartean dira Anjel Lertxundi eta Jon Sarasua, hain zuzen ere, ohorezko euskaltzain izendatu dute Lertxundi, eta euskaltzain urgazle Sarasua.
Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Bizkaiko urgazleak izendatu dituzte oraingo saioan, 2015ean izendatu baitzituzten Arabakoak eta 2016an Nafarroakoak. Azken ohorezko euskaltzainak, berriz, 2018an izendatu zituzten.