Aste honetan zehar, egunero jardungo dute lanean. Langileek azaldu dutenez, altzariak egiteko erabiltzen zuten eraikina botako dute gaur eta bihar artean, eta asteazkenean hasiko dira ondokoa eraisten, denda eta etxebizitzak zituena. 24 etxebizitza berriren promozioa dago iragarrita kokagune horretarako.