Zubietako errauste plantaren inguruan hartutako zenbait laginen azterketa izango dute hizpide azaroaren 10ean, asteazkena, Etxeluze gaztetxean.
Hitzaldiaren izena Zer daukagu inguruan? Erraustegi inguruko laginen azterketa da, eta Zubieta Lantzen taldeko Maider Usabiaga kideak emango ditu azalpenak.
Irriparra Berreskuratu taldeak antolatu du solasaldia, eta berau 18:30ean hasiko dela zehaztu du.