Herrio Natur Taldeak hainbat urte daramatza hazi banaketa egiten. Urteko egun bat aukeratu, plazan mahaia jarri, eta hemen inguruko zuhaitzen haziak banatzen dituzte interesa duten herritarren artean.
Elorri zuria, gorostia, artea, haritza, pagoa, gaztainondoa... Denetarik eraman dute aurtengoan ere.
Taldekideek bertako basoetan eskuratzen dituzte haziak, eta zuhaitz mota bakoitzari dagokion oinarrizko informazioa daraman eskuorrietan bilduta ematen dituzte.
Etxeko balkoian erraz kabitzen den loreontzi batean landatu daitezke haziak, eta hiruzpalau urtez bertan mantendu. Ondoren, komeni da lursailen batera tokialdatzea.