Lehengo astean jakin zenez, Azti zentro teknologikoko bi ikerlari bi nazioarteko bi batzorde garrantzitsutako presidenteorde izendatu dituzte. Haritz Arrizabalaga da horietako bat, ozeanografian doktorea eta Azti Tecnaliko tunidoen arloko ikertzailea. Hain zuzen ere, Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeko sail bateko presidenteorde kargua izango du aurrerantzean Arrizabalagak; zehazki, ikerketa eta estatistika arloko presidenteorde izango da.
Bere lankide Dorleta Garciak, berriz, kargu bera izango du Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluan. Aztik adierazi duenez, izendapenei esker, Europar Batasunaren aholkularitza zientifikoko foroetan gehiago eragiteko aukera izango dute aurrerantzean, bi ikerlarien postuak "erabakigarriak" direla iritzita. Besteak beste, batzorde horietan hartzen diren erabakiek eragin handia dute euskal arrantzaleen kupoetan.