Udan martxan egon diren hainbat zerbitzu geratuko dira bertan behera igande honetan, irailaren 12an. Egun horretatik aurrera, hain justu, ez da txu-txu trenik izango, eta geldirik egongo dira Antilla hondartzako zerbitzuak ere; alegia, komun, dutxa eta kabina zerbitzuak.
Bestalde, igandean bukatuko da TAO sistemaren udako denboraldia. Ekainaren 1etik egon da indarrean udako arautegia.
Udalak gogorarazi du, gainera, irailaren 15ean amaituko dela ofizialki hondartza denboraldia. Hurrengo asteazkenetik aurrera, beraz, ez da sorospen-zerbitzurik izango Antillan.