Aspaldiko barealdirik luzeenak izan dira aurtengo udan, bainularien gozamenerako. Olatu txikirik ere izan ez den egun asko joan dira azken hilabeteetan, eta ohi baino gehiagotan jarri dute bandera berdea sorosleek. Uda, normalean, ez da itsasaldi handi eta luzeen urte-garaia izaten, baina aurtengo udako barealdiak ere ez dira askotan ikusten.
Dirudienez, udazkena hurreratzearekin batera hasiko da itsasoa harrotzen, eta azpialdean ikus daitekeen iragarpenaren arabera, metro eta erdiko olatuak espero dira datorren astearen erdialdera.