Aste honetan jakin denez, San Pedroko traineruaren entrenatzaile izateari utziko dio Mikel Arostegik. Elkarteak hitz onak izan ditu entrenatzaile eta arraunlariarentzat, eta hamaika urteetan erakutsitako "dedikazioa, konpromisoa eta profesionaltasun osoa" eskertu dizkiote plazaratutako oharraren bitartez. Aldi berean, "onena" desiratu diote etorkizuneko kirol ibilbiderako.