Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren barruan, bost kontzertu antolatu dituzte Deba, Orio, Getaria eta Zumaia artean. Lehen emanaldia igandean izan zen, eta azkena urriaren 2an egingo dute. Orioko kontzertua irailaren 18an izango da, larunbatarekin.
Aarón Ribasek Toccata Notturna eskainiko du San Nikolas elizan, 19:00etan hasita, sarrera librearekin. AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa izango da.