Aurten ere punta-puntako eskubaloi torneoa antolatu du Eragin klubak. Aurtengo edizioan ere Bidasoa Irun izango da parte hartzaileetako bat; dena den, Frantziako Fenix Toulouse taldearen aurka arituko da oraingoan. Orioko Karela kiroldegian izango da partida, 16:00etan.
Egun berdinean emakumezkoen Euskal Kopako finala ere jokatuko dute Karelan, 12:00etan. Bera Bera eta Zuazo arituko dira nor baino nor.
Abuztuaren 5ean irekiko da sarreren salmenta, 09:00etan. Vivetix plataformaren bidez erosi beharko dira tiketak, eta 7 euro balio du partida bakoitzerako sarrerak.
Bidasoa Irun-Toulouse partidarako sarrerak, hemen
Bera Bera-Zuazo partidarako sarrerak, hemen