Astelehenean egingo da herri-baratzeak esleitzeko zozketa udaletxean

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 25a, 09:46

Orioko Udalak adierazi duenez, bihar, astelehen goizean egingo dute herri-baratzeak adjudikatzeko zozketa udaletxean, 12:00etatik aurrera. Ekitaldia publikoa izanik, interesa duen herritar orok izango du han egoteko aukera. Udaletxeko areto nagusian egingo da zozketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide