Arturo Elosegik Elhuyarrek antolatutako solasaldietan parte hartu du

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 11a, 14:03

Lehengo asteazkenean, ekologian doktorea, EHUko irakaslea eta Herrio natur taldeko kidea den Arturo Elosegik hitzaldia eman zuen Elhuyarrek antolatzen dituen solasaldien baitan. Ekonomiaren berreraikuntza ekologiaren alde izenburupean, pandemiaz, ekonomiaz eta ingurumenaren zaintzaz jardun zuen, Mirene Begiristainekin batera. Bideo honetan, osorik ikus daiteke saioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide